2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

ANERI AGURRA

 Aneren azken egunean merienda ederra egin genuen. Ta primeran pasa genuen, 1. mailatik hasi eta 4 . mailara arteko ikasle guztiok.
ESKERRIK ASKO ANE!

https://photos.google.com/share/AF1QipNbasWM5xvB9tWTM5WnV80ccc4q-VWbmAI-Qp0lwRRPnzTVkWy9y1npNuUHokSF4A?key=RnR2clgzRG9vR3BacFlDMWNiRlpFdVNoZDMtci1n


2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

MERMELADAK EGITEN

Larunbateko azokan saltzen jartzeko asmotan, mermeladak egin ditugu.
Asteazkenean azokara joan ginen. Bertan 3 kg. albertxiko eta beste 3 kg. sagar erosi genituen. Horretaz gain, Mauxetik 3 kg.azukre, limoiak  eta kanela zotz bat ere erosi ditugu.
Hurrengo egunean, sozidade zaharrean mermeladak egin ditugu Joanen gurasoen laguntzarekin.
Goizean fruta garbitu eta pusketetan jarri dugu, azukrearekin eta limoiarekin nahastuta. Arratsaldean sutan  berotu ondoren, pasapuresean pasa eta poteetan sartu dugu. Bukatzeko," baƱo marian" egosi ditugu mermeladak, iraupena luzatzeko.
Eskerrik asko Miriam eta Asier zuen sozidadea uzteagatik!

https://goo.gl/photos/xPtR6oL47wdtSmTQ9

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

Aste honetan gorputz geometrikoak sortu ditugu gelan pajitak eta plastilina erabilita.Horretarako luzera bat, altuera bat eta zabalera bat eman diegu gorputzei.
Sortutako irudiei izena ere jarri diegu. Hemen emaitza.Ea gustatzen zaizuen.








2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

GEOMETRIA TXOTXEKIN

Gaur gelan matematikako liburuko geometria problemak egiten ibili gara txotxekin. Buruari eragin behar izan diogu eta denon artean aurkitu ditugu soluzioak.
Hemen dituzue Aiorak atera dituen argazki batzuk.
                                           (Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen)

SIMETRIAK LANTZEN

Aste honetan matematika saioan simetriak landu ditugu.Horretarako, binaka jarri gara eta regletak erabili ditugu irudi simetrikoak sortzeko. Egurrezko makiltxoekin ere simetria ardatzak landu ditugu. Ea gustatzen zaizuen!

(argazki gehiago ikusteko egin klik hemen)

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

Azokarako eskulanak prestatzen

Ekainean, lehenengo larunbatean urtero bezala azoka izango dugu.

Azokarako hainbat eskulan egiten ari gara, egunean bertan saltzen egongo direnak.

- Maskarak
- Brotxeak
- Apaingarriak
- Karterak
- ...

Animatu gure eskulanak ikustera!